BESTELAKOAK

Christian Salmon-ek "Kate Moss Machine" liburua aurkeztuko du Bilbon

Kate Moss Machine lanak, izenburuak adierazten duen bezala, modelo ingelesak kapitalismo garaikidean betetzen duen irudiaren azterketa erakusten du: errebeldiatik transgresioaren normalizaziora. Klase ertain britainiarreko behe auzoko alaba izatetik grunge modelo alternatibo eta erradikal izatetik, bere irudia onartutako eta normalizatutako infrakzioaren irudi gisa finkatzera igaro da. Posmodernitatearen ikono esanguratsunetako baten gorako bidea eta erorketa, eta berriro ere gorako bidea.

Christian Salmon idazlea eta Frantziako Le Monde egunkariko analista politikoa da. Marseillan (Frantzia) jaio zen 1951n, eta Hizkuntzari buruzko Azterketa Zentroko ikerlari eta literatur kritikari da Liberation eta Le Nouvel Observateur egunkarietan. Horrez gain, Idazleen Nazioarteko Parlamentuaren sortzaile eta animatzaile izan da 1993tik 2003ra. Bere lanen artean, 2007an argitaratu zuen Storytelling: La máquina de fabricar historias y formatear las mentes lana azpimarra daiteke.

Mercedes Abad kazetaria berriz, Bartzelonan jaio zen 1961ean. Batxilergoa Lizeo Frantsesean eta Informazioaren Zientziak Unibertsitate Autonomoan egin ondoren, Ligeros libertinajes sabáticos liburuarekin hasi zen idazle gisa. Gaur egun kazetari gisa ari da hainbat komunikabidetan, eta parte hartze aktiboa du bere inguruko antzerki, zine, irrati eta literatura munduan.

MBN Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button