BESTELAKOAK

“Donostiako Piratak” musika lehiaketa abian da

Donostiako Piratak musika lehiaketaren seigarren edizioan parte hartu nahi duten taldeek maketa edo taldeak berak ekoitzitako diskoa bidali beharko dute maiatzaren 25a baino lehen.

Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua dago lehiaketa: Oarsoaldea, Pasaia,?Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzun; eta Buruntzaldea, Andoain, Hernani, Astigarraga,?Usurbil eta Lasarte-Oria. “Donostia eta inguruetako taldeek Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin” ondu dute ekimena.

Oinarriei dagokienez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute; parekidetasuna kontutan hartuko dute; eta talde bakoitzak hiru abesti eta taldearen informazioa?(biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten?posta elektronikora: izanpirata@gmail.com.

Aurkeztutako lanen artetik sei talde sailkatuko dira Donostiako Doka Antzokian egingo diren zuzeneko finalerdietarako. Hiruna talde egun bakoitzeko, maiatzak 31 eta ekainak 7.

Finalerdietan hautatutako bi taldek (epaimahaiak talde bat aukeratuko du eta bestea, berriz, kontzertuetako ikus-entzuleek) Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua emango dute, Donostiako Piraten gunean. Epaimahaiak talde bat aukeratuko du eta?kontzertuetako ikus-entzuleek bigarrena.

Informazio gehiago jazo nahi izanez gero: www.izanpirata.info

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button