Aramaioko Udalak eta Aramaioko bertso-eskolak antolatuta, bihar, urtarrilaren 18an, 51. Bertso Eguna ospatuko dute Aramaion.
Egun pozgarria 12:30ean hasiko da herrian bertan egingo duten bertso ibilbide gidatuarekin. Gidari lanetan, hainbat bertsolari arituko dira: Amaia Iturriotz, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Martin Abarrategi, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa.
Horren ostean, 14:30ean, bertso bazkaria eskainiko da hainbat elkartetan bertako zaleentzat, eta hor ere bertsolariak arituko dira: Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe, Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso, Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre eta Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi.
Arratsaldean, 19:00etan, plazatik hasita, Urola erdiko trikitilariek alaituko dute giroa.
Hara joateko gogoa piztuz gero, hemen dituzue jakingarri guztiak.