MUSIKA

Virenque taldeak zuzeneko EPa argitaratu du

Iruñeko Virenque taldeak zuzenean jasotako hiru kantuko EPa argitaratu berri du, The Wanderers’ Journey. Diskoan ondoko musikariek parte hartu dute: Libe G. de Cortázar (Libe, Izaki Gardenak), Dani Llamas (G.A.S. Drummers, The Ships, Dani Llamas), Rubén Matilla (The Icer Company, Kerobia) eta Matt Saldias (Kometa, Skasti).

Iraupen laburreko lan berri honetan bildutako hiru doinuak talderen estreinako EPan jasotako hiru kantuen zuzeneko moldaketak dira. Taldearen arabera, “lehen EPko hiru abestien zuzeneko birmoldaketa da, lau musikari lagunen laguntzarekin: Dani Llamas, Libe G. de Cortázar, Matt Saldias eta Rubén Matilla”.

Estreinako EP hori, Foundations, 2013an argitaratu zuen hirukote nafarrak; urtebete geroago, Journey (El Gringo Records) lan luzea plazaratu zuen. Taldeak rock alternatiboa jotzen du, eta egun bigarren lan luzea prestatzen ari da, abenduan, Elkar estudioetan grabatzeko asmoz.

Informazio gehiago: virenque.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button