BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketako finalisten korapiloa

Larunbat honetan Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da, 17:30ean, Langraiz Okako Gizarte Etxean; egun horretan itxiko da sailkapena, eta jakingo da nortzuk diren finalistak. Lehenengo aldia da Arabako Bertsolari Txapelketa Añana  eskualdean jokatzen dela.

Paula Amilburu (Aramaio), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Ander Solozabal (Gasteiz), Iker Pastor (Zalduondo), Xabi Igoa (Aramaio) eta Zigor Enbeita (Abornikano) bertsolariok arituko dira, eta Langraiz Okan lortzen duten puntuazioari 1.itzulian lortutakoa gehituko zaio, eta metaketa hori izango da finalerako sailkatuko duena.

Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatu dute aurtengo txapelketan, ondorioz, 2. itzuliko hiru finalaurreko hauek 1.itzuliko sailkapenaren arabera osatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button