BERTSOTAN

Aurten ere, Bertxoko sariketa martxan

Hala Bedi Irrati libreak eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatzen duten Bertxoko sariketak bertsolari gazteei plazak eman nahi dizkie, bai eta Arabako entzuleagoari saio dinamiko, fresko eta animatuak ere.

Kanporaketak datorren astean hasiko dira. Azaroaren 9an, Murgiako Gaztetxean izango da lehena,  19:30ean, eta bertan Xabi Igoa (Aramaio), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Maialen Saez de Okariz (Gasteiz), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Asier Azpiroz (Zubieta) bilduko dira.

Azaroaren 16an, ostirala, Araiako Gaztetxean, Ander Solozabal (Gasteiz), Iker Pastor (Zalduondo), Iñaki Tena (Gasteiz), Ane Labaka (Lasarte), Irati Majuelo (Iruña), Endika Igartzabal (Gabiria) norgehiagoka hasiko dira.

Azken kanporaketa, azaroaren 23an izango da Laudioko Gaztetxean. Izar Mendiguren (Laudio), Iker Agirre (Aramaio), Josu Kanpo (Agurain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Uxue Ruiz de Arkaute (Gasteiz), Patxi Iriart (Hiriburu) izango dira lehiatuko diren bertsolariak.

Finala, hilak 29, Gasteizen jokatuko da, 22:30ean.

Jarraipena egin nahi baduzue, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button