ARTEA

Leire Urbeltz artistaren almanakeak Montehermoson

Irailaren 9tik urriaren 16ra, Leire Urbeltz artistaren almanakeak ikusi ahal dira Gasteizko Montehermoson.

Almanake Eusko-Oriental (Patafisiko ilustratua), Txinara egindako bidaia islatzen duen proiektu artistiko-editoriala da, fantasiaren bidezko errealitatearen espekulazio ironiko bat izan daitekeena.
Horretarako txinatar irudikeri kolektiboaren zenbait elementu berenganatzen ditu eta Yolanda Arrieta, Castillo Suarez eta Harkaitz Cano idazleei joku literario bat proposatzen die.

Souvenir bat dela esan dezakegu. Esate baterako,  bidaiaren egunerokotasunaren beldur eta inseguritateei aurre egiteko sortutako irudikeria biltzen duelako. Honetan ilustrazioa lengoaia eta esperimentaziorako bide bezala erabiltzen da. Eta honen erreprodukzioa, arte aretoaren testuinguruan obra bakarraren eta bere dibulgazioaren arteko kontraesanean ipintzeko erabilitako estrategia izan daiteke.
Hortaz, erakusten den lana bere desagerpenaren arriskupean jartzen da, kontsumitua izatera gonbitea luzatuz, horrela publikoaren menpe egotera behartuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button