MUSIKA

Ravi Coltrane jazz musikariak Bilbon joko du

John Coltrane jazz musikari mitikoaren semea den Ravik (New York, 1965) Bilboko Campo Eliseos Antzokian joko du bihar, apirilak 30, 265 Jazz Bilbao zikloaren baitan. Saxofoi.jotzaile estatubatuarrak 2012an argitaratutako Spirit Fiction diskoa aurkeztuko du. Emanaldia 22:00etan hasiko da.

Coltranek ondoko musikariekin joko du: Ralph Alessi (tronpeta-jotzailea), David Virelles (pianoa), Drew Gress (baxu-jotzailea)eta Eric McPherson (bateria).

John eta Alice Coltraneren bigarren semea da saxo-jotzailea, eta Ravi Shankar indiar musikariaren omenez jarri zioten izen hori. 1986an hasi zen musika ikasten, saxoa gehienbat. Bere eraginen nagusietako bat Steve Coleman da, eta bere ibilbidean makin abat musikarirekin egin du lan, hala nola, Carlos Santana, Herbie Hancock, eta Branford Marsalis.

Hala, 2004an Translinear light diskoa kaleratu zuen 26 urte isilean egon ondoren. 2009an, bere ibilbideko gailurretako bat izango zen Blending times lana plazaratu zuen, eta horren ostean, Grammy sarietarako izendapena jaso zuen In flux.

“Ravi artista berrizale moduan geratu zen finkatuta munduko jazzaren panoraman, iragana eta oraina uztartzen dituen lana baita, pieza eklektikoak eta izar handien kolaborazioak eskaintzen dituena, hala nola, Luis Perdomo, Drew Gress edo E.J. Strickland-ena. Artisten artean Charlie Haden edo Brandee Younger dira aipagarrienak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button