BESTELAKOAK

“Bandtzaldia” igande honetan, Altsasun

Altsasuko Foruen Plazan, Bandtzaldia ikuskizuna izango da igande honetan, irailaren 17an, 19:30tatik aurrera. Ikuskizuna AIKO Taldeak antolatzen du Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin. Oraingo honetan, eszenatokian, Altsasuko Musika Bandako, Haize Berriko, kideek eta AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuak elkartuko dira.

40 artista baino gehiago batuko dituen ikuskizunean, eta Patxi Laborda eta Irune Arrizubieta, AIKO Taldeko dantza irakasleak, publikoaren partaidetzaren bila arituko dira. Bitartean, Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro Garcia (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) Bandako musikariekin arituko dira.

Ohikoa den bezala, aukeratutako programan, Sabin Bikandik konposatutako 15 lan baino gehiago dantzatu ahalko dira, eta Alsasuko Musika Bandaren musikarekin, pasodobleak, jotak, jauziak, polka, balsa edota ingurutxoa dantzatzeko abagunean eskainiko da.

Dantzarako ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button