IKUS-ENTZUN

Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia

Apirilaren 4tik 11ra izango da Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia. Giza eskubideen urraketa mota desberdinen inguruan gogoeta, sentiberatasuna eta eztabaida sustatzeko xedea duen Zinemaldian, 28 film luze, 18 film labur, 7 erakusketa eta hainbat jarduera paralelo programatu dira.

Egun horietan, film-zuzendari, protagonista, eta gizarte-arloko gaietan adituak diren pertsonekin solasaldiak, erakusketak, nazioarteko film labur lehiaketaren epaimahai gaztea, ikastetxeentzako goizeko zinema saioak eta abar, egongo dira. 

Emakume zuzendarien presentzia nabaria da edizio honetan, emakumezkoek filmatutako 10 film pantailaratuko baitira.
Euskaraz emango diren filmen kopurua ere azpimarratzekoa da. Kalitate handiko euskal ekoizpenak ikusi ahal izango dira, baita atzerriko filmak jatorrizko bertsioan, euskaraz azpititulaturik.

Lehen egunean, apirilaren 4an, Victoria Eugenia Antzokian, Srdan Golubovic zuzendariaren Circles / Krugovi (2013) filmak inauguratuko du aurtengo Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia, eta Hany Abu-Assad zuzendariaren Omar (2013) film palestinarrak itxiko du.

Tartean egongo diren ekimen guztien gaineko informazioa begiratzeko, Giza Eskubideen XII. Zinemaldiaren webgunean sartzea duzue onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button