BESTELAKOAK

Stencil graffiti teknikari buruzko ikastaroa Artelekun

Stencil-a gehienbat graffitiaren munduan erabiltzen den teknika da. Izan ere, hirietako hormetan gero eta gehiago dira teknika hori erabiliz egindako graffitiak. “Oinarrian marrazki bat duen plantilla gainetik pintura erabiliaz euskarri ezberdinen gainean marrazteko erabiltzen duen teknika”.

Ikastaroa hilaren 22tik 23ra bitartean egingo dute Artelekun eta Run Dont Walk argentinarrak zuzenduko du, eta dozena bat plaza daude. Ikastaroan parte nahi izanez gero, bidali zure datu pertsonalak, CV eta parte hartzeko arrazoiekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera, irailaren 20a baino lehenago.

“Irudiak B edo beltzera eramateko aukerak ikusiko ditugu eta handitzeko teknikak ere bai. Gure esperientziaren arabera material onenak zein diren azalduko dugu. Mozketa eta graffitia egiteko moduak. Azkeneko egunean, parte-hartzaileek eginiko plantillekin marrazkiak egingo ditugu. Hori guztia irudiak oinarri hartuta”, diote antolatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button