IKUS-ENTZUN

Jan itzazue Frank Zapparen eleak

Larunbatean, zine-emanaldi interesgarria izango da Donostiako Tabakaleran: Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera saria jaso zuen Eat That Question: Frank Zappa in His Own Words (Thorsten Schütte, Frantzia eta Alemania, 2016) filma aurkeztuko dute, 20:00etan. Aurretik baina 18:00etan, pelikularen zuzendariak master-class-a zuzenduko du.

Horrekin batera, Zinemaldiaren sail horren baitan, aipamen berezia izandako La disco resplandece (Chema García Ibarra, Turkia, 2016) film laburra ere pantailaratuko da.

Mothers of Invention taldearen sortzaile Frank Zappak (AEB, 1940–1993)  jazzaren, abangoardiako musikaren eta klasikoaren elementuak gehitu zizkion pop musikari, oso proposamen pertsonala garatzeko. 60 diskotik gora plazaratu zituen. Talentu handiko sortzailea izan zen, eta denetarik egiten zuen: kantuak idatzi, gitarra jo, diskoak ekoiztu, azalak diseinatu, filmak eta bideoklipak zuzendu.

Larunbatean pantailaratuko den filmak musikari handiaren ibilbidea eta nortasun bitxia jorratzen ditu. Tabakaleraren arabera, “Artxibo historikoetan oinarritzen den muntaketa trebe eta burutsu bati esker, Eat That Question-Frank Zappa in His Own Words ahoan bilorik izan ez zuen maisu honi buruzko ospakizun zirraragarria da”.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button