MUSIKA

Anari eta bere taldea, oholtzara

Anari bete taldearekin ikusteko aukera izango dugu ostera ere. Izan ere, Irla Izan diskoaren aurkezpen bira egin eta gero, azkoitiarra bakarka edo formatu txikian aritu da. Orain, talde osoarekin itzuliko da agertokira, bakarkako emanaldiak baztertu barik.

Bihar bertan, Bergarako Gaztetxean izango da bertako kideek antolatu duten kontzertu lasaien zikloaren baitan. Gaztetxearen kanpoaldean dagoen agertokian izango da azkoitiarra, 22:00etan. Kontzertu horretan Joseba Irazokik ere parte hartuko du.

Maiatzaren 18an, berriz, taldearekin izango da Basauriko Social Antzokian, MAZ Musika Alternatiboen Zikloaren barruan. Egun horretan, gainera, Lisabö ere oholtzan izango da.

Maiatzaren 20an, halaber, Lintz-Gatzagan egingo den Mundumira jaialdian joko du boskoteak, eta 26an Mugerren Willis Drummondekin batera.

Uztailean, bestalde, Anari k etxean jokatuko du. Izan ere, Inoren Ero Ni taldearekin joko du Azkoitiko Matadeixen. Azkenik, irailaren 8an, bakarka arituko da Igeldoko Kultur Kutxa Festibalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button