BESTELAKOAK

2d1. Bi eta bat. Bitik bat. Bide bat.

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenaren proiektu berria da 2d1. Pintura, poesia, musika eta denetarik pixka bat. Hitzordua ekainaren 29an da, 19:30ean, Abadiñon, di-daren lokalean.

Gonbitea zuretzat ere bada: “Bidelagun maitea, gutun honen bidez, Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenaren proiektu artistiko berriaren erakusketa eta aurkezpenera gonbidatzen zaitugu. 2d1. Bi eta bat. Bitik bat. Bide bat.

Pintura erakusketa bat izango da. Baina gauza oro da bere burua baino askoz gehiago, eta, hemen ere, koadroetatik harago, poesia, musika eta maitasuna izango dira. Mikel Garaizabal enologo mundialak Mendrakako txakolin beltz esklusiboaren dastaketa berezi bat eskainiko du. Oso posiblea da norbaitek kitarraren bat topatzea. Jan edanak topatzen ere ez da zail egongo. Eta, noski, nola ez: ametsak, alegrantzia, bat-batekotasuna eta argia.

Ordura arte bada, lagun! Ardoa edateko da. Bizitza, bizitzeko. Bide bat, ibiltzeko.

Erakusketan sartu ahal izateko baldintza bakarra izango da buruan zerbait ekartzea. Zerbait fisikoa. Txapela, luma, sonbrerua, diadema, lapikoa…”

Animatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button