MUSIKA

Gasteizko Jazz Jaialdiaren esentzia

Uztailaren 12tik 17ra egingo da Gasteizko Jazz Jaialdiaren 45. edizioa, etorkizun handiko interpreteak eta jazza ulertzeko modu berriak bilduz.

Gasteizko Mendizorrotza kiroldegia kontzertu gogoangarrien plaza izango da aurten. Horietako bat Eliane Elias pianistarena izango da, eta Chick Corea gogoraraziko du. Brasilgo interpreteak Mirror mirror bere azken lana aurkeztuko du. Etorriko den beste solista interesgarri bat Robert Glasper da. Texasko piano-jotzaile eta ekoizleak Black Radio seriearen hirugarren atala kaleratu berri du. Estatu Batuetatik ere Snarky Puppyren proposamena dator, txandakatzen ari diren 25 musikarik osatutako taldea.
Gasteizko Jazz Jaialdiak Europako joerak ekarriko ditu, eta Theon Cross musikariak edo Xavi Torres pianistak bere konposizioak aurkeztuko dituzte.
Gasteizko Jazz Jaialdiaren egungo panoramaren atalik berritzaile eta erakusgarriena Principal Antzokian izango da arratsaldero. Inaugurazio-kontzertua EIJOri (Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra) dagokio. Yessa Karapetian pianista eta konpositore armeniarrak ere parte hartuko du sail horretan. Marcin Masecki pianista poloniarra bere herrikide Jerzy Rogiewicz bateria-jotzailearekin batera ere badator Gasteizera.

Jaialdiaren 45. edizioa uztailaren 17an itxiko du Kase. O jazz raperoak, euskal hiriburua Jazz Magnetism disko arrakastatsuaren hamargarren urteurreneko biran sartu duena.

James Brandon Lewis., Kassa Overall, Cyrus Chestnuten hirukotea, Travellin Brothers, Magalí Sareren eta Manel Fortiá bikotea, Erik Truffaz tronpeta jotzailea edota La Señora Tomasa taldeak ere entzuteko abagunea izango da. Baina beste makina bat talde ere arituko dira egunotan.
Onena duzue Gasteizko Jazz Jaialdiaren programazioa ikustea.

Gogoan hartu gainera, Euskadiko Filmategiak ondutako Jazzinema zikloa ere Gasteizen dagoela ikusgai. Uztaileko ostegun guztietan, Artiumen, 19: 00etan, pantaila handian genero musikal horri buruzko lanak pantailaratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button