BESTELAKOAK

Zentsuratuak ikusgarriago egiteko asmoz

Azaroaren 12tik 16ra bitartean, Zentsura At! jaialdiaz gozatzeko aukera egongo da Bilboko BBK Aretoan. Ekimen honen helburua uneren batean eta tokiren batean isilduak izan diren artista guztiei laguntzea da. Programaren barruan kontzertuak, film emanaldiak eta erakusketak antolatu dira.

Zentsura At! jaialdik gaur berton zabalduko ditu ateak León Ferrari artista plastikoaren eta bere obraren gaineko hitzaldia eskainiz, 20:00etan. 
Bihar, El Proceso de Burgos film famatua pantailaratuko da, eta ondoren mahai-ingurua egingo da.
Quino marrazkilari apartak zentsurari buruz eginiko bineten erakusketa jarri da ikusgai azaroaren 7 eta 16a bitartean Mafalda y obras posteriores izenburuarekin.

Ekimen hauez gain, hiru kontzertu programatu dira egunotarako. Azaroaren 15ean, Souad Massi Argeliako musikari belaunaldi berriaren ordezkari ezagunenak lehen kontzertua egingo du Bilbon.
Hilaren 16an, Bellavista Social Club rap taldea arituko da eta bere musikaren bidez Kolonbia herrialdean bizi duten egoera gogorra salatuko du beste behin. Azkenik, azaroaren 18an, Tunezeko Emel Mathlouthi  kantariak kontzertu bikaina eskainiko du Zied Zouari, Imed Alibi, Emmanuel Trouve eta Karim Attoumane musikarien laguntzarekin.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button