BESTELAKOAK

Chester Brown komikigilearen lan originalak Bilbon

Chester Brown komikigile kanadarraren hainbat lan argitaratu dira Espainian La Cupula argitaletxearen eskutik: Nunca me has gustado, Ed, el payaso feliz, Louis Riel eta Pagando por ello. Azken hori aurten plazaratu du Bartzelonako editorialak eta prostituzio du ardatz. Hain zuzen ere, azken nobela grafiko hori osatzen duten orrialde originalak ikus daitezke Bilboko FNAC dendan, abenduaren 17ra bitarte.

Pagando por ello-k zertzelada biografikoekin onduta dago. Brown erabat hondatua dago bere azken bikotekidea utzi ondoren. Jada ez du maitasun erromantikoan sinesten. Ez du bikotekide gehiagorik izan nahi, baina sexu-bizitza aktiboaren arazoa konpondu beharko du. Brown baina, ez denez ausartegia ezta gizartekoiegia, prostituziora joko du noizbehinkako sexu-harremanak izateko ezezagunekin.

Hala, liburua sexu-lanari buruzko esplorazio garaikidea da. Guztia lehenengo pertsonan kontatua. Brownek, gainera, prostituzioarekin loturiko hainbat klixe desarmatuko ditu, tartean, marjinaltasuna, zikinkeria, drogak eta proxenetak.

Erakusketan nobela grafikoa osatzen duten originalak ikus daitezke. Kanadarrak bineta solteak egiten ditu orrietan eta gero zortzi eszenako orrialdeak muntatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button