MUSIKA

Amorebieta-Etxanoko “Eleizetan” jaialdia sarean

Amorebieta-Etxanoko Kultura Sailak Eleizetan jaialdia beste modu batean egingo du. Egun hauetan ganbera musikaren jaialdia zen ospatzekoa, baina koronabirusak ekarritako egoera dela eta aurten ez da egingo.

Hala eta guztiz ere, beste modu batean gozatu ahalko da ikuskizunaz. Zornotza Aretoak osorik grabatutako hiru kontzertu berreskuratu ditu eta herritar guztien esku jarri ditu webguneko mediatekan: www.ametxgazteria.net/zerbitzuak/ludoteka

Lehenengo kontzertua Etxanoko Andra Mari elizan grabatua, Salzburgoko Hyperion Ensemble taldeak protanigonizatuko du. Gaurko saioa, maiatzak 8, 20:15etik aurrera ikusgai egongo da.
Datorren asteko ostiralean, hilaren 15ean, ordu berean, bigarren kontzertua sareratuko da; kasu honetan Myrna Herzogek eta  Eduard Martinezek Larreako San Juan Bautista elizan eskaini zutena.
Hirugarren eta azken kontzertua Dudeako San Migel elizan grabatu zen,  bertan Pello Ramirez aritu zen. Emanaldia maiatzaren 22an zabalduko da, 20:15ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button