BESTELAKOAK

Donostiako kultur etxeetako ikastaro eskaintza

Donostia aldean, ehunka ikastaro abiaraziko dituzte laster batean: 303 euskaraz, 233 gaztelaniaz eta 2 elebidun. Guztira 568 ikastaro dira, 8.250 plaza baino gehiago. Datorren irailaren 8etik 25era egongo da zabalik matrikulatzeko epea.

Antzerkia, euskal dantza eta beste motako dantzak, eskulanak, joskintza, marrazketa eta pintura, gitarra, magia, zeramika… denetarik ikasi ahalko da Donostian, bai eta baratza zure balkoian eta neguko lore eta bazkariak ere.  Beste aldetik, Casares-Tomaseneko irrati eta komunikazio ikastaroak, egile ikastaroak, Larrotxenen bideoaren eta zinearen ingurukoak ere programatu dira,  eta Andoni Egañarekin ere bertsotan ikasteko aukera egongo da.
Honetaz guztiaz gain, lantegi irekiak ere egongo dira, eta hori dela eta aurten Pintura Lantegia eskainiko da Aiete, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetan.

Ikastaro eskaintza osoa www.donostiakultura.com/ikastaroak helbidean kontsultatu ahalko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button