MUSIKA

Zumaiako Musika Jaialdiaren XVI. Edizioa hastear dago

Zumaiako Musika Jaialdiaren XVI. Edizio honetan musika klase anitz izango da entzungai, baina tarte berezi bat beteko dute bertako taldeek. Zumaiako Musika Bandaz gain, herriko San Pedro abesbatzak ere eskainiko du kontzertua, abuztuaren 1ean. Beste aldetik, Zumaiako Musika bandak antolatuta I. Tertulia Musikalak egingo dira uztailaren 30ean.

Aipatu behar da, Lardabaso abesbatzak abuztuaren 6an emango duela kontzertua Parrokian. Lardabaso abesbatzak duela gutxi, Txinan egin zen koruen arteko Munduko Olinpiadetan hiru sari irabazi zituen, bi urrezko eta zilarrezko bat.

Parte hartuko duten beste talde batzuk hauexek dira: Chesteko Musika Banda, Bernardo Garcia Huidobro, Klarinete laukotea (Carlos Casado, Marixi Sesma, Mikel Emazabel eta Jasone Etxebeste), Julen Izarraren Organiks jazz taldea, The Aligators-en metal kontzertua eta Ruth Palmen-en biolin kontzertua, besteak beste.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button