ARTEA

Bi artista gazteren lanak ikusgai Gasteizko Montehermoson

Next:aurkezpenak zikloak artista gazteei Montehermoson euren obrak aurkezteko aukera ematen die. 2008 urtean hasi zen zikloa da, bertako artista berrien lanak bultzatzeko asmoarekin sortua.

Edu Hurtadoren Give me The Wigns (and the last Push) lana ikusi daiteke Montehermoson. Beraien artean hitz egiten duten sei piezaz osatutako obra da, non zoriak eta aurretik pentsatutakoak protagonismoa partekatzen duten.

Martin Llavanerasek Shooting Journies- Excursiones de caza aurkezten du: hiru bideo, beiraz eginiko instalazioak eta zenbait marrazkik konposatzen dute obra hau. Ibilbidearen edo transformazioaren ideian oinarritzen da.

Edu Hurtado eta Martin Llavaneras Euskal Herriko Unibertsitatearen azkeneko urteetan daude eta horregatik, hain zuzen ere, Montehermoso kulturgunean euren lanak erakusteko aukera izan dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button