ESZENA

Zarauzko kale antzerkia erakustaldia, “Kalerki”

Zarauzko Kale Antzerki Jaialdiaren izena Kalerki da, eta 6an eta 7an eta 8an egingo da kostaldeko herri eder horretan.

Jaialdiaren egitarauan denetarik ikusi ahalko duzue. Atzo Sardiña Bakalau lanaren estreinaldia egin zuen Anita Maravillas Teatrok. Obra horretan,  “kostaldeko emakumeen irudi eta presentziari ikusgarritasuna eman nahi izan diote prestatu dituzten hiru panpinaren bitartez”.
Horien ostean, Argentinatik eta Italiatik etorri den Teatro Dei Piedi taldeak Sonata a Cuatro Pies izeneko lana egin zuen.

Gaurko proposamenak honakoak dituzue: Dira, dira, zezenak dira (Recortauro, MadriL); Mr. Pichichi (Philotajole, Euskal Herria); Lapur Minak (Cia. Tornado, Euskal Herria); eta Escaparate Vivo (Matias Zanotti, Madril).

Biharko emanaldiak, honakoak dira: Surfer Clown (Yeyo Guerrero, Andaluzia); El fin de las cosas (Doos Colectivo, Euskal Herria); Naufragio Universal (Marco Vargas eta Chloe Brule, Andaluzia); Sagartu (Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroa, Euskal Herria); eta Anabasa (Lekittoko Deabruak, Euskal Herria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button