MUSIKA

Bihar hardcore melodikoa Donostiako Dokan

Astearte arratsaldean hardcore melodikoaz disfrutatzen dutenek Donostiako Dokan hitzordu bat izango dute 19:30ean This is Standoff, Passenger Action eta Adrenalized taldeekin.

This Is Standoff eta Passenger Action Kanadatik datoz. Lehenengoak bi disko dauzka kalean eta hau da Europatik egiten duen hirugarren bira.

Passenger Actionek, berriz, disko bakarra dauka non hardcore musika nahastu ez ezik, punka eta teknoaren arteko uztarketa ere antzematen da.

Adrenalized taldea Donostiakoa bertakoa da, hardcore melodikoa da beraiek egiten duten musika eta euren bigarren diskoa prestatzen ari dira. Lehenengoa Vote for the fake izenpean kaleratu zen 2007. urtean.

Kontzertuak Dokan izango dira asteartean, maiatzaren 4an 19:30ean. Sarrerak Red Ribbon Musicek duen webgunean eros daitezke 7 eurotan edo sarreran euro bat gehiagogatik.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button