MUSIKA

Ainara Legardon, Atom Rhumba eta Elena Setien, Oñatiko Beratu jaialdian

Martxoaren 28tik 31ra, Oñatiko hainbat lokaletan Beratu jaialdia egingo da. Antolatzaileek jaialdian parte hartuko duten zenbait musikariren izenak iragarri dituzte, tartean, Ainara Legardon, Atom Rhumba, Elena Setien, Mohama Saz, Unama, Juan Valls Trio, Madeleine, Vulk eta Orbel.

Kontzertuok hainbat tokitan egingo dira: Gaztelekua, Santa Ana Antzokia, Gaztetxea eta Eltzia, besteak bete.

Kontzertuez gainera, bestelako ekitaldiak izango dira, jaialdia topaleku ere bihurtzeko asmoz: solasaldiak, hitzaldiak, profesionalen arteko topaketak, haurrentzako egitaraua, zinekluba, eta abar.

Antolatzaileen arabera, “Beratu jaialdiak euskal musika eszena garaikidearen nondik norakoak ezagutzeko aukera eskainiko du. Musika entzuteko esperientziaz gainera Euskal Herriko musikaren topagunea izango da. Astebetez musika ezagutza partekatzeko topagunea izango da Oñatin, Euskal Musikaren nobedadeak eta korronte berriak ezagutzeko aukera eskainiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button