BERTSOTAN

Ahozko kultur sorkuntzen ikerketa sustatzeko

Ahozko kultur sorkuntzen ikerketa sustatzeko asmoz (antzerkigintza, bertsolaritza, ipuin-kontalaritza, kantagintza,…) Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri berri dituzte martxan. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 3an amaituko da.

“Bertsolaritza ez ezik, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat aztertzeko asmoa duten proiektuak hartuko dira aintzat aurtengo ikerketa deialdietan. Bai, deialdiak: batetik, bi proiektu sari izango ditugulako eskaintzeko, eta, bestetik, ikerketa kontratu bat”.

Proiektu Sariak: 2.000 euroko bi diru-laguntza master amaierako proiektu edota ikerketa lan monografikoentzat, eta Ikerketa Kontratua: Tesia egiteko doktorego aurreko kontratua. Urtebetekoa izango da, hiru urtera luzatzeko aukerarekin eta EHUn gauzatzeko.

Bete beharreko guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button