BESTELAKOAK

Nafarroako Komiki Azokaren azken egunak

Nafarroako Komiki Azokak XVI. edizioa irailaren 1etik 24ra garatzen ari da Iruñean eta Lizarran. Azken egunetan da ekimena.

Ostegunean, hilak 21, TBO liburu denda espezializatuari omenaldia egingo zaio, bere irekieraren 40. urteurrenean. 1983tik aurrera, Rosa Ezkurdiak eta Julio Atienzak zuzentzen dute. Topaketa 20:00etatik aurrera izango da Civivox Condestablearen Areto Nagusian. Bertan, dendaren ibilbidea errepasatuko da, irakurleen kontsumo-ohituren bilakaeraz hitz egingo da eta bertaratutakoei gonbidapena egingo zaie lau hamarkada hauetan zehar bizitako pasadizoak partekatzeko.

Hilaren 22an, ostirala, Pedro Oses eta Javier Mina artistek Lizarra bisitatuko dute, 17: 30etik 18:30era, Non gogoa komikiaren aleak sinatzeko, Dragon Comics liburu-dendan, eta ondoren, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean dagoen erakusketara bisita gidatua egingo dute. Non gogoa… euskara sustatzeko Habeko Mik aldizkariaren orrialdeetan 1983tik 1984ra argitaratutako alpinismo-istorioen bilduma da. Orain dela gutxi berreskuratu eta argitaratu ditu Denonartean argitaletxeak album batean.

Nafarroako Komiki Azokan publiko guztientzako makina bat jarduera antolatu dira: mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, muralak, erakusketak, topaketak artistekin, liburu-sinatzeak, auto-edizio azoka eta bigarren eskuko azoka. Aurten proposamen berriak ondu dira: marraztutako erakusleihoak, konferentzien irudikatze grafikoak eta portfolioen erakusketa bat, sortzaileek beren proiektuak aurkez ditzaten.
Horrez gain, 11 erakusketa izango dira bost lekutan, 24ra bitartean ikusgai izango direnak.

Ekimen guztien gaineko informazio zehatza Nafarroako Komiki Azokak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button