MUSIKA

“Jazzeruena” jaialdiak bi kontzertu ondu ditu datorren asteetarako

Plateruenan garatzen ari den Jazzeruena jaialdiak aurrera darrai. Hil honetan bi kontzertu programatu dira, aste honetan, eta hurrengoan.

Hala, asteazkenean, uztailak 10, Fredi Peláez Organ Trio arituko da, 21:00etatik aurrera. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen iritziz, “oso zirraragarria da hirukote honek musikaren bidez proposatzen duen bidaia, cool-ena eta sofistikatuena den hard bop-etik abiatzen da eta boogaloo-tik, groove dotoreenetik eta jazz funk-etik igarotzen da. Esperimentazioaren mugetaraino ere eramaten gaitu, eta horrenbestez proposatzen digu eragin anitzeko jazz-paisaia, taldea osatzen duten kideen moldakortasun apartaren erakusgarri. Honako hauek dira taldekideak: Fredi Peláez (Hammond organo jotzailea), Mikel Romero (gitarra jotzailea) eta Hilario Rodeiro (bateria). Soilik hiru musikari handi biltzen dituen laukote dotorea”.

Datorren astean, uztailak 17, Jon Urrutia Trio taldearen txanda izango da. Hirukote horrek “tradizioa eta modernotasuna bateratzen ditu eta dituen eraginak musika klasikotik, garaikidetik edo inprobisatzailetik datoz. Erritmo latinoak, kutsu flamenkoa, rock, funk edo soul groove doinuak eskainiko dituzte emango duten kontzertuan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button