BESTELAKOAK

Gazteei zuzendutako Parrapean I. Komiki Lehiaketa

I. Parrapean Komiki Lehiaketa deitu du Bilboko Udalak, Parrapean komiki egunak topaketen barruan. Ekimena 14-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta kategoria bakarra izango da: euskarazko komikia edo testurik gabekoa.

Aurkeztuko diren lanen gaia eta teknika librea izango da; originalak izango dira, bi orrialdekoak eta koloretan edo zuri-beltzean. Paperean edo formatu digitalean (.jpg) aurkez daitezke. Egilearen datuak gutun-azal batean sartuko dira, eta komikian izenburua edo gaia baino ez da agertuko. Taldean ere egin daitezke.

Lanak helbide honetara bidali beharko dira, edo bertan entregatu, urriaren 15etik azaroaren 15era: Begoñako Liburutegia (Circo Amateur Club Deportivo k. 2, 48004 Bilbo).

Hiru sari izango dira: Lehen saria, Intuos Pen Tablet, Xabiroi album bat eta lau ale, marrazteko materiala, komikia Berton aldizkarian argitaratzeko eskubidea eta diploma.

Bigarren saria: Xabiroi album bat eta lau ale, komiki sorta, marrazteko materiala eta diploma. Azkenik, hirugarren saria: Xabiroi album bat eta lau ale, marrazteko materiala eta diploma.

Informazio gehiago: kulturabarrutik.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button