MUSIKA

Nizuri Tazunerik “Zazpi” izenburuko bigarren lana argitaratu du

Nizuri Tazuneri taldea Donostiako Norzzone eta Fani rap zaleen, eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC ekoizleen egitasmoa da. Bikote donostiarrak 2014an argitaratu zuen estreinako maketa, eta 2017an, iraupen luzeko lehenengo diskoa fisikoa kaleratu zuen, Musika ala hil (Taupaka Elkartea, 2017). Bada, Euskal Herriko rap talde interesgarrienetarikoa bueltan da, Zazpi izenburuko lana tarteko, hori ere Taupaka Elkartearen laguntzaz plazaratua.

Grabazioan, 14 kantu jaso dituzte: zazpi bekatu kapitalak irudikatzen dituztenak, bai eta kontzeptu horien kontrakoak diren beste zazpi.

Taupaka Elkartearen arabera, “lan berri honetan, Donostiako bi sortzaileek jendarte berri batean azaldu egin nahi dute, sentsibilizazio berritzailea eskaintzeko asmoz, errenazimendu metaforiko batera gonbidatzen gaituzte. Honetan, zahar eta berriaren zubi bat sortuz, trantsizioa gainditzeko asmoz, ez dute artearen errenazimendua bilatzen baizik eta sortzaileak izaki berri batean bihurtzea artearen bidez”.

Ideia horri jarraiki, El Greco pintorearen El caballero con la mano en el pecho margolan ezagunaren “dekonstrukzioa” ere egin dute diskoaren azalean. Norzzone eta Fani taldekideen aburuz, “artista atenporala izan da, eta nahiz eta bere lan artistikoaren helburua eredu zaharren kontra matxinatzea izan, ez zion sorbaldarik eman sormenaren bihozkada berriei”.

Gaur, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean izango dira zuzenean, 17:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu