MUSIKA

Jazz ziklo musikal esklusiboa, “Jazz Ibiltaria” ekimena

Datorren igandean, irailak 5, Jazz Ibiltaria ekimen berriaren lehen hitzordua izango da Bergaran. Guztira lau kontzertu programatu dira hil osoan zehar.

Jazz ziklo musikal “esklusiboa dugu honakoa, Euskadin dozenaka talde biltzen dituen generoa izanik, gutxieneko artistiko eta laboralekin taularatu eta ezagutzera emateko aukeraren zain direla, herrialdeko jaialdi handien zirkuitutik haratago”.

Diogun bezala, lau kontzertu antolatu dira, Organic Matters eta Girls in Band taldeen eskutik, Elsa Garcia Lizundia saxofoi jotzaile bilbotarraren koordinaziopean: Bergaran (hilak 5 / Organic Matters), Beasainen (hilak 12 / Organic Matters), Galdakaon (hilak 16 / Girls in Band) eta Elorrion (hilak 17 / Girls in Band).

Organic Matters taldea egungo euskal jazzaren eszenan ezagunak diren musikariek osatutako laukotea da. Euren jakin-minak elkarrekin lan egitera eta musika-helburu berriak proposatzera bultzatzen ditu talde interesgarri honen kideak. Beren errepertorioan konposizio propioak eta jazz standardak tartekatzen dituzte.

Bestalde, Girls in Band lau emakume dira, Elsa Garcia Lizundia buru delarik. Ipar Amerikan 30 eta 40ko hamarkadetan talde handietako hainbat emakumezko kide izan ziren eta jokabide sexista zein arrazistengatik errekonozimendurik jaso ez zuten ehunka emakume instrumentista gogoratu eta omendu nahi dituzte. Talde honetan oinarri erritmiko sendoa da ardatz, eta energiak eta komunikazioak eskua ematen diote elkarri berezko konposizioetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button