BERTSOTAN

Arabako Kuadrilla artekoaren martxa

Arabako Kuadrilla artekoaren laugarren asteburua dator martxaz beterik, lau saiorekin: Agurainen eta Legution poteoak, eta Gasteizen bazkari bat eta afari bat antolatu dira.
Gaur, Agurainen, bertso-poteoa. Bat-bateko taldeak: Sorginetxe-Agurain, Bertsotxoak-Gasteiz eta Zeledonen seme-alabak-Zalduondo. Idatzizko taldeak: Txor eta Tan-Lautada.

Bihar, Legution, bertso-poteoa. Bat-bateko taldeak: Bostibaieta-Legutio eta Urkabustaiz. Gasteizen, bertso-bazkaria. Bat-bateko taldeak: Aizkorak Zorroztu-Gasteiz eta Txandrio-Arabako Erriotxa. Idatziko taldeak: OhShibaro Bertso Team eta Añanan Euskara Mingainean Elkartea.

Gasteiz ere, bertso-afaria. Bat-bateko taldeak: Zabala eta estuak-Gasteiz eta Amurrio. Idatziko taldea: Udarregitarral C.P.(CorPoration).

Aurtengo Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu. Talde antolatzaileak gonbidatuko duen taldearekin batera adosten dute saioaren formatua.

Aurrera gaztiak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button