MUSIKA

Anestesia, Kuraia, DUT, Negu Gorriak eta Soziedad Alkoholika, biniloan berrargitaratuta

Elkar argitaletxeak Kuraia, DUT, Anestesia, Negu Gorriak eta Soziedad Alkoholika taldee  lan azpimarragarrienak plazaratu ditu LP formatuan, Elkar 2018 vinyl Colection izeburupuean. Horietako lan asko, Metak, Esan Ozenki edo Oihuka markapean kaleratu ziren bere garaian, eta batzuk, halaber, estreinakoz argitaratu dira LP formatuan. DUTen Askatu korapiloa kasurako.

Honatx diskoen zerrenda: Kuraia, Piztu da piztia; Negu Gorriak, Borreroak baditu mila aurpegi; DUT, Askatu korapiloa; Soziedad Alkoholika, Y Ese que tanto habla…; eta azkenik, Anestesiaren Gorrotoaren ahotsa.

Azken berrargitalpen horren harira, Zarauzko Anestesia trash-core taldeak bira txiki bat ondu du. Hala, larunbatean egingo dute lehendabiziko kontzertua zarauztarrek, Bilboko Kafe Antzokian, sarrera guztiak agortuta; urriaren 20an, Gasteizko gaztetxean izango dira; azaroaren 3an, Donostiako Doka antzokian; abenduaren 1ean, Iruñeko Errotxapeako gaztetxean; 8an, Durangoko Plateruenan, eta, amaitzeko, urtarrilaren 19an, Biarritzeko Atabalen.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button