MUSIKA

Kontzertu korala Gernikan, bonbardaketaren 80. urteurrenean

Ostiralean, Gernikako hiru koruek eta Bilboko Koral Elkarteak emanaldia egingo dute Gernikako Santa Maria elizan, 22:00etatik aurrera. Ekimena Bakerako musika izeneko egitarauaren baitan egingo den estreinako ekitaldia da, eta Bizkaiko udalerrian gertatutako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira egingo da.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Koral Elkarteak ondu dute kontzertua: “Kontzertua Gernikako herritar guztiei eskainiko zaie. Santa Maria eliza leku esanguratsua da, bonbek eta suak ukitu gabe geratu zen eraikin gutxienetako bat izan zen-eta; eta bertatik atera zen mundua hunkituta utzi zuen argazkia ere, Gernika erraustuta eta herritarrak saminduta erakusten zituena”.

Gernika 80 urte. Bakerako musika gerraren urteurrenean programaren baitan egingo den lehen kontzertua da Gernikakoa. Gero Bilbon eta Madrilen ere egingo da, irailaren 28an, Guggenheim Bilbao Museoan eta 30ean, Reina Sofia Arte Zentroan, hurrenez hurren.

“zikloaren helburua da orain 80 urte gernikar guztiek -eta, ondorioz, euskal herritar guztiek- jasan zituzten krudeltasun eta sufrimenduaren oroipena bizirik mantentzea”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button