MUSIKA

121 Krew taldeak lan bikoitza argitaratuko du agur esateko

121 Krew rap talde bizkaitarrak eszenatokietatik desagertuko da aurki, baina aurretik, lan bikoitza kaleratuko du agur esateko. Doinu berriekin ondutako Mahatsen denbora eta kantu zaharrekin taxututako Azken afaria bilduma.

Grabazioan hainbat kolaboratzaileren laguntza izan dute: Budi, Norte Apache, Gorka Suaia, Rasy Simone eta Neza. Taupaka Elkartearen arabera, “mende hasierako rap frantziarraren soinua eredu hartuz, disko serioa eta potentea plazaratu dute, non hitzak, esperientzietan eta oroitzapenetan oinarritzen diren”.

Diskoaren diseinu ikusgarria Hector Villarrek egin du, eta soinuaz Unai Mimenza arduratu da, SoinuArt estudioan. Diskoa Taupaka elkartearen bidez plazaratuko da. Guztira, 150 kopia izango dira, eta kopia bakoitzak taldearen azken kontzerturako sarrera gordeko du.

121 Krew talde graffittilari gisa sortu zen Barakaldo eta Bilbo artean. 2000. urtean, DJ Doble R eta Endika Lahaine gehitu ziren egitasmoa, alde musikala indartzeko. Handik gutxira, Hawa DJ, Rufoh beatboxerra eta Maisha MC rap abeslaria eta ekoizlea batu ziren, eta 2007. urtean El surko del tiempo/Denboraren ildoa lana argitaratu zuten, euskaraz eta erdaraz. 2009. urtean, Guztiok bat… euskal rap! kaleko albuma editatu zuten, euskara hutsean grabatua. 2011. urtean Hiriaren taupadak diskoa plazaratu zuten David Nanclares gitarra-jotzailearekin.

Informazio gehiago: taupaka.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button