IKUS-ENTZUN

Zinemaren eta artearen arteko harremanaz

Bere bosgarren urteurrenean, Tabakalerak, Florian Wüst-ek komisariatua, Zin ex. Abstrakziotik algoritmora izeneko erakusketa abiatu du. Bertan, zinema esperimentalaren, bideoaren eta ordenagailuz sortutako artearen historia ikertuko da, bai eta arteak eta zinemak duten harremana ere. Donostia Zinemaldiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin partekatutako lan-prozesu baten emaitza da mostra hori.

Erakusketa berri horretan, hainbat herrialde eta belaunalditako hogeita hamar artista eta zinemagileren lanak biltzen dira. Zin Ex-ek “zinema esperimentalaren ehun urteko ibilbidea berrikusten du, konbentzio zinematografikoei aurre egin diena, eta abangoardiako piezen, ordenagailuz sortutako artearen eta hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan ekoitzitako bideoartearen nazioarteko hautaketa bat aurkezten du. Filmak, instalazioak eta beste formatu artistiko garaikideago batzuk ere barne hartzen ditu”.

Ikusgarri jarri diren lanen artean, honako hauek dituzue: Walter Ruttmanen 20. hamarkadako lehen urtetako "zinema abstraktua" Robert Jankerren x izpien film ezagunak; Javier Aguirre euskal zinemagileak 1967 eta 1971 artean filmatutako zortzi film laburrez osatutako Anti-Cine sortako bost film; Jose Antonio Sistiagak eskuz margotutako lehen film luzea; Salvador Dalik, Philippe Halsman argazkilariarekin batera, New Yorkeko estudio batean grabatutako filma; Baloji musikari eta multimedia-artistaren film labur satirikoa, eta Joana Moll artistren porposamena.

Hortaz, Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora-k “ikus-entzunezko esperientzien espektro zabala eskaintzen du, eta testuinguru sozialak praktika artistikoan duen garrantzia azpimarratuz, erakusketak teknologia digitalak eragindako gizarte globalaren inplikazio politiko, ekonomiko eta kulturalak ere aztertzen ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button