IKUS-ENTZUN

“Zine Klasikoa, Gaur Egungo Zinea” zikloa maiatzean, Iruñean

Iruñeko Kondestablearen Civivoxak zinema ziklo hori hartuko du maiatzeko larunbatetan eta ekaineko lehenengo larunbatean, 18:00etan, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Klasizismoaren eta modernitatearen arteko ziklo honek hainbat izenburu ditu, genero guztiak, beldur guztiak eta, ondorioz, itxaropen guztiak ukitzen dituzten pieza baliotsuak. Rififí– etik Rufufú-ra, thrillerraren tentsiotik komediaren irribarrera; Borreroak ere hiltzen dira izatetik Tren txiki baten estutasunak-era, muturreko heroismotik herrixkaren elkartasunera, eta horrela hamabi hitzordu hitzartzeraino, hamabost urte eskasetan mundua oso azkar aldatu zela ohartzeko.

Zikloa maiatzaren 8an abiatu zen Charles Crichton zuzendariaren The Titfield Thunderbolt filmarekin.
Larunbat honetan, beste klasiko bat ikusteko abagunea izango da: Rififí. Du rififi chez le hommes (Jules Dassin. Frantzia. 1955). “Bost urteko kartzela zigorra bete ondoren, Tony Le Stephanois kartzelatik aterako da bizitza aldatzeko asmoz, baina bere maitale ohia gangster ezagun batekin dagoela ikusiko du. Gauzak horrela, eta baliabide ekonomikorik gabe, lehengo bizimodura itzuli eta bere lagun zaharrekin bildu besterik ez du egin behar. Asteak eta asteak, haiekin batera, kolpe perfektu bat prestatzen du: Parisko bitxidenda irisgaitz bati lapurreta egitea”.

Datozen egunotan honako lanak ikusteko parada egongo da: Rufufú. I soliti ignoti (Mario Monicelli. Italia. 1958) maiatzaren 22an; Les Yeux sans visage (Georges Franjú. Frantzia. 1960) maiatzaren 29an; eta Peeping Tom (Michael Powell. Erresuma Batua. 1960) ekainaren 5ean.

Sarrera doan da, aurrez izena emanda webgune honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button