MUSIKA

Pecozza United, oldarkor eta kritiko

Irungo Pecozza United taldeak Eszeptizismoaren poltronatik izenburuko diskoa plazaratu berri du. Euskal Herriko hedabideak, euskal kultura edo hezkuntza-sistema ditu jomuga, besteak beste, hardcore-punk hirukoteak.

Diskoak biltzen dituen bederatzi kantuak Garate Estudioetan grabatu ditu taldeak, Martxel Arkarazoren gidaritzapean. Grabazioan, gainera, Jabier Muguruzak parte hartu du, zeinak bere akordeoia sartu duen Bolognan ez da plana kantuan. Honela diote kantuaren hitzek: “Full-time ikasle gaixoa; sei penkorekin etxera; Amatxoren errieta; “Gaur ez zoaz gaztetxera!”.

EITB, Durangoko Azoka edo Herriko Tabernetako zerbitzariak dira Pecozza United taldearen hitz zorrotz eta ironikoetatik igarotzen diren bestelako biktimak.

Pecozza United Beñat, Lander eta Xabik eratu zuten 1990eko hamarkadan. “2013-2014 denboraldian berriro elkartu gara taldekideon arteko tirabirak konpondu ostean”.

Informazio gehiagoa: pecozzaunited.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button