IKUS-ENTZUN

Emakumeen ahalduntzea aldarrikatu zinemaren bidez

Urrian, Nafarroako Filmotekan, genero berdintasuna sustatu eta zinemaren bidez emakumeen ahalduntzea aldarrikatu nahi dute. Emakumeak eta Zinema ekimenak Guk ere kontatzen dugu zikloa proposatzen du  hil osoan. Gaur berton abiatuko da egitasmoa Los sonidos de la soledad filmarekin.

Hortaz emakumeek egindako pelikula espainiarrak eta emakumez osatutako zuzendari sortzaileen taldeak ezagutzera emateko helburuarekin abiatuko da ziklo hori, zinemaren munduan eta ikus-entzunezkoen industrian lanean ari diren emakumeen lan batzuk erakusten diren bitartean.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak helburu bikoitzarekin babestu du zikloa: “emakumeek pelikulen zuzendaritzan eta interpretazioan daukaten rolari balioa ematea eta emakume nagusien bizitzak eta haien eskubideak gai bezala hartzen dituzten istorioak ezagutzera ematea”.

Beraz, hainbat lanen bidez, emakumeen eskubideak eta ekarpenak jorratzen dituzten gaiak erakutsi nahi dira, emakume nagusiek pairatzen duten genero indarkeria salatuz.

Emanaldiak gaur berton hasiko dira Gaztelako mesetako erretratua egiten duen Los sonidos de la soledad (Cristina Ortega, 2015) lanarekin. Zikloa hurrengo saioekin osatuko da: urriaren 13an, La puerta abierta (Marina Seresesky, 2016) eta  urriaren 18an, Jericó. El infinito vuelo de los días (Catalina Mesa, 2016).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button