Nontzeberri

Leire Lacunzak gidatutako gaueko ibilaldia Ziudadelan

Hilaren 27an Leire Lacunza artistak gaueko ibilaldi bat antolatu du Iruñeako Ziudadelaren harresietan barrena, Mapamunditarrak zikloaren barruan.

Mapamunditarrak proiektu independente bat da, urterokoa, ikusizko arteen arlokoa. LA CARACOLA elkarte kulturalak antolatzen du eta Alexandra Baurès da proiektu horren zuzendari eta komisarioa. 2007an hasi zenetik elkarlanetarako sarea ehundu du Iruñeko eta Iruñea inguruko zenbait espazio kultural eta erakunderekin. Horrela, eragile eta toki batzuen eginahalak eta baliabideak batzeari esker, urtero gauzatzen da proiektua, eta aurten ere gauzatuko da.

Edizio honetan, Leire Lacunza artistarekin kontatzen dute, eta honek gau-ibilaldia eskeiniko du Ziudadelan, larunbatean 22:00etan.

Egunero, ordu horretan, Ziudadelako farolak itzaltzen dira, jendeari ateak ixteko orduarekin bat. Artistak taldea parkean barna gidatuko du, gotorlekuaren harresietan topatu zituen maitasun-mezu batzuei jarraikiz. Hain zuzen, mezu horiek izan ziren Mistoen eraikinean ikusgai dagoen Maitasuna Garra Maitatu Armatu izeneko lanaren inspirazio-iturria.

20 lagunentzako lekua eskaintzen da eta ibilaldiak ordu bateko iraupena izango du. Gaur zabaldu da izena emateko epea ostiralerarte.

Exit mobile version