BERTSOTAN

Zarauzko finalaurrekoan Alaia Martin izan da onena

Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Bertan sei bertsolari aritu dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi.

Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebestek bildu ditu puntu gehien eta zuzenean sailkatu da finalera

Datorren saioa abenduaren 1ean jokatuko da Arrasaten. Azken saioa izango da finala baino lehenago, hortaz, saioa bukatzearekin bat, finalean abestuko duten zortzi bertsolarien zerrenda jakinaraziko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button