ARTEA

Sendagai bisualak paratu dituzte Gasteizen

Gasteizko La Iguana tabernan David Bz Rz (Sevilla, 1974) artistak Sendagai Bisualak izeneko erakusketa paratu du otsailaren 12ra bitarte. Bertan, tarotarekin, alkimiarekin eta hainbat kulturetako mitologiekin loturiko margolanak eta objektuekin eginiko koadroak jarri ditu ikusgai.

Artelanok artistaren barruarekin loturiko lanak dira, bere sinboloekin eta bere bizitzan garrantzitsuak izan diren sinbolo unibertsalen ikuspegi pertsonalarekin. Hala, sinbolo horiek Tarotarekin, Alkimiarekin edo Jungen psikologiarekin lotura estua dute.

“Uste dut subkontzientean badela oraindik zizelkatzen ikasi ez dugun diamante gordina. Baina egun, ukaezina da sormenaren, artearen eta subkontzientziaren artean dagoen harreman sendoa”, dio artistak.

Artista sevillarra Iruñean bizi izan da lau urtez, eta 2007. urtean Taconerako Aire Libreko Pintura Lehiaketa irabazi zuen. “Artea dirua izan daiteke, edo edertasuna, emozioak osa ditzake, erabilgarria ere izan daiteke, lotan dagoen katua ere izan daiteke, zu izan zaitezke, niretzat, oraingoan, sendagaia da”, azaldu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button