
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dituen Narrazioak eta olerkiak 2014 liburuak argia ikusi du.
Joan den urtean, 2014an, hauek izan ziren irabazleak: Maddi Aiestaran, Naia Aiestaran, Nerea Erdozain, Mikel Labaka, Ane Azpiazu, Leire Eizmendi, Oihane Gurrutxaga eta Johanna Ramirez. Arantxa Bastidak accesita eskuratu zuen. Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni, A mailan; eta Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta, B mailan.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak aspalditik deitzen dute lehiaketa hau. Edizio bakoitzean jasotako ipuin onenekin liburu berria argitaratzen dute.
Lehiaketaren helburua gazteak literaturara ekartzea eta gainera euren artean irakurketa indartzea da.



