BERTSOTAN

Asteburuko saioen kronikak

Altzürükü herrian, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko hirugarren txapelketako lehen kanporaketa jokatu da asteburu honetan 120 entzuleren aurrean. Alde guztietatik, beroa izan zen lehen saio hura.

Guztiak kantuan aritu ostean Maindi Murua 187,5 punturekin izan zen onean. Atzetik, Maddi Ane Txoperena (185,5) eta Ortzi Idoate (179) sailkatu ziren. Geroago, Egoitz Zelaia, Xan Alkhat eta Ortzi Murua sartu ziren. Bi lehenak final erdietara zuzenean sailkatuko dira eta gainerakoak puntuazioaren arabera.

Urriaren 13an, Kanboko AIEC gelan, arratsaldeko 17:00etan izango da hurrengo hitzordua Ramuntxo Christy, Maddi Sarasua, Bixente Hirigarai, Xumai Murua, Battitt Crouspeyre eta Gillen Hiribarren bertsolariekin..

Beste aldetik, Bizkaiko Txapelketako saioak, asteburuan ere hasi dira. Lehena  Berriatuan jokatu da eta bertan Iratxe Ibarra izan da nagusi. Atzetik Arrate Illaro eta Imanol Uria kokatu dira. Halandaze markinarra zuzenean sailkatuko da final-aurreetara eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute aukera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button