MUSIKA

Uztaileko asteburuetan JazzHerrian Jaialdia, Agurainen

Asteburu honetan, Aguraingo Udalak eta XabiGune Kultur Elkarteak antolatuta, hamaikagarren JazzHerrian Jaialdia egingo da Agurainen. XabiGune Kultur Elkarteak sei kontzertu prestatu ditu, kalitate handiko taldeekin.

Gaur berton abiatuko da JazzHerrian Jaialdia, 19:30ean, Arnau & The Honky Tonk Losers (Bilbo) taldearekin. Banda hori, 2022ko udazkenean jaio zen Bilbon. Soinu aparta du, amerikar musikaren hainbat estilo barne hartzen dituena, hala nola countrya, rocka eta folka. Bere jatorrizko errepertorioan kantu azkarrak, shuffleak eta denbora ertaineko erritmoak biltzen ditu.

Datorren astean, uztailak 13, The Fake Cousins (Donostia) arituko dira. Hiru musikari daude bertan, ibilbide luzekoak: Paul San Martín, Jon Aira eta Javier San Martín. Bidaia musikal eder baten bidez, Bluesaren estilo guztiak berreskuratzen dituzte.

Uztailaren 19an, Kataluniatik datorren Blueroomess  taldearen txanda izango da. Blueroomess Ipar Amerikako musikan errotzen den talde bat da: road movie baten atmosfera ekartzen du; Blues, Folk, Country, Skiffle eta Rock-a nahastuz. Taldea Bartzelonatik dator, baina hainbat jatorritako bost musikarik osatzen dute, eta bertsan gitarra akustikoa, kontrabaxua, pedal-steela eta bateria entzun daitezke.

Hurrengo egunean, hilak 20, Federico Verteramo Blues Band (Argentina) igoko da oholtzara. Federico Verteramo Buenos Airesen jaio zen 1991n, eta gaur egun Frantziako Tolosan bizi da (Toulouse). Abeslaria eta gitarra-jotzailea da, eta 2013tik, bluesean ari da bete-betean. Hiru disko eta hainbat EP argitaratu ditu bakarlari gisa, eta jaialdi eta kontzertu-areto garrantzitsuetan jo du Europan, Hego Amerikan, Mexikon eta Estatu Batuetan.

Azken asteburuan, The Soulers (Asturies) eta The Half Nelsons (Getxo) taldeak arituko dira. Lehenak barikuan joko du, eta bigarrenak, larunbatean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button