MUSIKA

Udaberriko “Muinoko Hotsak”

Gasteizko “Muinoko Hotsak” egitarauak udazkenerako ondu dituen kontzertuen zerrenda iragarri du. Emanaldi horiek Gasteizko gaztetxean burutuko dira. Guztira hiru kontzertu izango dira, eta ondokoek parte hartu dute emanaldiotan: Zoo, Ziklone, Bidelapurrak, Pelax, Mice eta Serpiente.

Martxoaren 15ena, Zoo eta Ziklone taldeek joko dute. Zoo Lapurdiko rock eta rap taldea da. Ziklone, berriz, Gasteizko rock banda da.

Apirilaren 5ean, Bidelapurrak eta Pelax taldeen txanda izango da. Ander Solozabal eta Ekaitz Aranbarri musikariek osatzen dute Bidelapurrak country eta folk kutsuko egitasmoa. Pelax, bestalde, Unai Pelayo donostiarraren egitasmoa da Stoner, blues eta psikodelia zertzeladekin apaindutako rock sendoa egiten du, eta 2017an, Talkak egiten du didaktika izenburuko lan plazaratu zuen.

Apirilaren 14an, azkenik, Micek eta Serpientek joko dute. Miren Narbaiza MICEk tentsio handiko pasarteekin eta une intimoekin jositako kantuak aurkeztuko ditu. Amaitzeko, Serpiente, Bilboko post-punk talde iluna da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button