IKUS-ENTZUN

Kolonia ondoko gizarteak zineman

Donostiako Tabakalerak Programa 05 izeneko zikloa abiatu berri du; bertan, zine garaikidean kolonia ondoko gizarteak izan duen errepresentazioari buruzko lantegia eta proiekzioak bilduko dira. Lantegia iragan asteazkenean hasi zen eta gaur, maiatzak 9, amaituko da, eta Elena López Rierak zuzendu du.

Antolatzaileen arabera, “Lehen esploratzaileek egindako film amateurretatik hasi eta inspirazio antropologikoko filmetaraino ibilbide bat osatuko dugu, tartean Hollywoodek Ekialde urrun eta mitikoaren inguruan egindako ekoizpen handietatik igaroz. Imajinario koloniala zinearen historian oso presente dagoen gaia izan da, beti kolonizatzailearen ikuspegitik landua. Azken urteetan, ordea, postkolonialismoaren jarrera kritikotik abiatuta, badira errepresentazio kolonial hori deseraikitzen saiatu diren filmak ere”.

Proiekzioei dagokienez, larunbatean eta igandean, maiatzak 9 eta 10, Emmanuelle Demoris zinegile frantziarraren Mafrouza lana pantailaratuko da: “bost ataletan zatitutako film hau Emanuelle Demorisek Alejandriako auzo txiroenetako batean bi urtez egindako ikerketa lanaren emaitza da. Nekropoli greko-erromatar baten hondarren gainean eraikitako lekuaren kronika polifonikoa eskaintzen du”.

Astelehenean, maiatzak 12, Révolution Zendj (Tariq Teguia, Albania – Frantzia – Libano – Qatar, 2013) aurkeztuko dute: “Ibn Battuta Algeriako egunkari bateko kazetaria da. Bere herrialdeko hegoaldean komunitateen arteko liskarrei buruzko erreportaia prestatzen ari dela, aspaldiko kontu bat esku artean duela ikusiko du”. Azkenik, maiatzaren 26an, A ultima vez que vi macau (João Rui Guerra da Mata eta João Pedro Rodrigues, Portugal) pantailaratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button