ARTEA

"Neska Artean"

Guztiak dira EHUko Arte Ederreko ikasleak eta guztiak lan horretan dihardute toki ezberdinetatik (Bilbo, Granada, Paris, Erresuma Batua, Galizia eta Portugal).
Batzen dituen ardatza da emakume artistak direla eta euren papera artearen munduan etengabean planteatzen dutela.

Shakti Olaizolak hala komentatzen du erakusketaren nondik norakoa: "Emakumearen eguna martxoan ospatzen denez, honen harira egituratu dugun erakusketaren emaitza da. Artearen munduan oso belztuta dago emakumearen figura eta badirudi neskok ez dugula leku askorik, hortaz, emakumeon ahotsa eta lana goraipatzea dugu helburu gizonen artelanen gainetik. Data berezi hau baliatu nahi genuen gure ikuspuntua azaltzeko, eta horregaitik gara soilik emakumeak, neska artean burututako proiektua da.(…) Bitxia da, izan ere, unibertsitatean emakume pila bat dago Arte Ederrak ikasten, mutilak baino askoz gehiago gara neskak. Hala ere, ikasketak bukatu ostean, artearen munduan lekua egitea erdiesten dutenak mutilak dira. Ez dakit zergaitik, baina neskek ez dute aurrera jarraitzen eta euren artelanak gizarteratzen. Egoera honen aurrean, neskak eta artistak garela berrestu nahi dugu, artearen munduari aportatzeko asko dugula aldarrikatu."

Egoibarrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button