ESZENA

“Ibilki” programaren hamargarren edizioa aste honetan abiatuko da

Euskal Kultur Erakundearen bultzadaz Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkia berriz hedatuko da Ibilki programari esker, eta hala, otsailetik ekainera, emanaldi ugari eskainiko dira Azkaine, Baiona, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Maule eta Donibane Lohizune hirietan.

Aurtengo lehen seihilekoan zazpi konpainiaren dozena bat emanaldi eskainiko dira, eta lehen emanaldia otsailaren 15ean izango da, Baionan, Eleka konpainiaren Iki Mihi Klik lanaren bidez. Hauxe da lan horren korapiloa: “Bi dekore muntatzaile taula gainera agertzen dira. Etortzekoak diren artistentzat oholtza apailatzen dute baina egiten duten ekintza bakoitzak edo ateratzen duten objektu bakoitzak ipuin bat oroitarazten die. Batetik bestera, ipuinak jin ipuinak joan, dekoreak forma hartu arau bi teknikariek irudimenezko mundu batean bidaiarazten gaituzte. Ikuskizuna mundu zabaleko eta Euskal Herriko ipuinez osatua da, biziaren hitzordu handiak, sentimenduak eta baloreak  bezalako gaiak hunkituz. Istorio bakoitzak funtsezko gai desberdin bat hunkitzen du, hala nola haurtzaroa, heriotza, emantzipazioa, maitasuna, beldurra, kemena, elkartasuna…”

Ekimenean parte hartuko duten beste talde batzuk honakoak dituzue: Compagnie Jour de Fête, Xake Produkzioak, Itzuli konpainia, Huts Teatroa, Axut!, Huts Teatroa, eta Rouge Elea. Azken saioa ekainaren 28an izango da, berriz ere, Eleka konpainiaren Iki Mihi Klik lanarekin.

Jakingarri guztiak: Ibilki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button