MUSIKA

Dantzarako erritmoak eta rock doinuak entzungo dira Ttan Ttakun irratiaren festan

Hona hemen Ttan Ttakun Festako egitaraua, dantzatzeko aproposak diren erritmoak zabaltzeko prestatu duten Areto Nagusian reggae, funk, soul eta antzeko estilo beroak entzungo dira: Selector Marx, irudiak funk eta hip-hop musika nahasten dituen artista; Acido C, disco, house, funk eta soul doinuak nahasten dituen Donostiako taldea; Nico Royale & Mark One, reagge, R&B eta soul musika pintxatzen duten disko jartzaile italiarra; Akatz, Bilboko reggae talde mitikoa, eta Heatwave disko jartzaile ingelesa.

Bestalde, rock erritmo gogorrak zuzenean entzuteko abagunea ere izango da Ttan Ttakun Festan. Hala, horretarako propio atondu duten Areto Txikian honako talde hauek izango dira oholtzan: Burux Lee,
Zarauzko hardcore taldea; On Benito, rock esperimentala egiten duen Berako hirukoa; Loan, hiruko pisutsua, sludge, noise eta psikodelia; Master & Servant, Frantzikao Pau hiritik datorren talde esperimentala. hardcore, rock eta free jazza, eta, azkenik, DJ Naturista disko jartzailea.

Festa 23:00etan hasiko da eta 6:00etan amaituko. Sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango da eta edukiera mugatua da.

Ttan Ttakunek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button