BESTELAKOAK

“Tracking Bilbao”, Internet eta kulturari buruzko jardunaldiak

Tracking Bilbao, kulturari eta Interneti buruzko jardunaldien hamargarren edizioa egiten ari da egunotan, apirilaren  27ra arte. Aurten ekimen guztiak BBK Aretoan gauzatzen ari dira.

Hamargarren edizio honetan denetarik izango da: film-estreinaldiak eta bestelako proiekzioak, master class-ak, kontzertuak, antzerkia, zuzeneko podcast grabaketak, aurkezpenak, eta abar.

Gaur, adibidez, Elisa Riera, Laura Perez, Elizabeth Casillas eta Mamen Moreu Komiki egileekin topaketa  bat antolatu da arratsaldean.
Horren ostean ere, Artiadi liburuaren aurkezpena egingo da Beñat Erezuma eta Fermin Etxegoienekin. Posible al da Adimen Artifizialak poesia liburu bat idaztea? Maitasuna, heriotza, gorrotoa, laguntasuna eta bestelako gaiak proposatu dizkio Beñat Erezumak GPT-3 teknologiari eta 40 olerki hauek izan dira Adimen Artifizialaren erantzuna. Hau izango da, seguru asko, historian Adimen Artifizial batek euskaraz sortu duen lehen liburua.

Azkenik, gaur ere,  Ninja Baby filmaren estreinaldia egingo da, Henar Alvarez eta Xavi Daura-rekin. “Gau bateko amodio-kontu baten ondoren, Rakelek haurdun dagoela deskubritu du eta bere mundua erabat irauli da. Mutil-laguna (ez da umearen aita) ados dago Rakelek haurra edukitzearekin. Baina Rakel ez dago ama izateko prest. Abortua dagoeneko bideragarria ez denez, adopzioa da aukera bakarra. Orduan agertuko da Ninja baby, Rakelen eguneroko bizitza infernu bilakatzean tematuta dagoen pertsonaia animatua”. Henar Alvarez eta Xavi Daura bikoizketa-aktoreak bertan izango dira.

Informazio guztia helbide honetan topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button